"Zenbat urte pasatzen utzi behar dira memoria egiten hasi aurretik? Zein da neurri ona gertakari batetik distantzia hartu ahal izateko, baina oraindik gertakariak fresko mantentzen direla ziurtatzeko? Noiz igarotzen da ‘gertatu berria den zerbait’, ‘gertatu zen hura’ izatera? Eta, beraz, noiz hitz egin ‘gertatu zen hartaz’?”.
Halakoak galdetzen dizkio Kattalin Minerrek bere buruari liburuaren atarian, hamar urte lehenago hil zen Aimar Elosegi Ansa “Moio” bere lagun minaz oroitzean. Suizidioa eta transexualitatea, gure gizartea durduzatzen duten bi tabu elkartu ziren heriotza horretan. Bere garaian zirraraz eta hunkiduraz beteriko erantzuna izan zen Hernaniko herrian, lagunarenganako maitasunaz gainera transexualitatearekiko enpatia eta jarrera berri baten beharra aldarrikatu zituena. Urteak igaro ahala, ordea, zer geratu da? Ez ote da maila intimora igaro dimentsio publiko eta politikoa erdietsi zituen kasua? Hipotesi horretatik abiatuta, hainbat elkarrizketa egin ditu Minerrek: Moioren kuadrillako lagunekin, haren anaiarekin, Medeak taldeko feministekin, omenaldian bertso gogoagarriak kantatu zituen Maialen Lujanbiorekin, Moioren azken gutuna argitaratu zuen Iratxe Retolazarekin, Brayan Altimasbere hernaniar trans gaztearekin…
Guztien artean Aimarren bizitza eta heriotzaren erretratu eta memoria osatzeaz gain, pertsona transexualek gainditu beharreko oztopo ikusgarri zein ikusezinak marrazten dira, gure gizartearen transfobia aitortu zein aitortu gabeak, azken batean. Erreportaje bizi, zintzo eta sakona eskaintzen zaigu, hortaz, guztioi zer pentsatua eman beharko ligukeena.
Qué importante que Kattalin haya hecho este libro, y el ejercicio de memoria que supone. Saber más de otras personas trans en otros lugares, que se hagan libros así como un monumento en su recuerdo. Me gustó conocerle a él y su contexto a través de las entrevistas a otras personas, aunque es realmente emocionante la carta que escribe: lo único que tenemos como lectores directamente de él. Me quedé con ganas de conocerle más, en su cotidianidad, sus pensamientos, a través de sus diarios, sin estar mediado por les demás.
Hunkitu egin nau liburuak. Hain urrun bizi dudan zerbait, hain urrun bizi izan nuen gertaerak hain gertura ekartzeagatik. Irakurketa arin egiten da. Digestioak denbora beharko du.
Que doloroso y que necesario. Me ha roto leer la carta de despedida de Moio. Presiento que este libro se quedará guardado en un rinconcito de mi memoria (y de mi corazón)
Duela egun batzuk, nire lagun minak zure "Moio" liburua gomendatu zidan, eta arratsalde bakar batean bukatu egin nuen, zalantzarik gabe, gehien harrapatu nauen liburuetako bat da. Gaur egungo gizartea eta politikari egindako kritika, eta zure lagun Moiori egindako oroigarri polita ere bai. Asko gustatu zait, nola liburuan gertakari bakar bat kontatzen den hainbat prismatatik, lagunen, familiaren eta Moio beraren testigantza, ederra. Oso historia hunkigarria izan arren, irakurritako orrialde bakoitza gozatu dut. Mila esker Kattalin, besarkada bero bat:)
Suizidioa eta transexualitateari buruzko kontaketa, biak ala biak ezkutuan dauden gaiak edo beti zeharka entzuten ditugunak. Lehen pertsonako esperientzia baten kronika ere bada: lagunek, Hernaniko herriak... nola erreakzionatu zuten.
Gaiagatik irakurri beharreko liburua. Nire aldetik harridura sortu didate hainbat ikuspuntuk, nahiz zaharragoa izan eta horrek gure gizarte ustez modernoarengan pentsarazi dit. Anaiaren, pertsona transexualaren eta Medeakeko kideen partea intetesgarriena egin zait.
Oso liburu beharrezkoa, bertan jorratzen diren gaiak, nahiz eta gogorrak izan, modu ulerkorrean eta benetako testigantzen bidez azaltzen dira. Egiten diren hausnarketak benetan ezinbestekoak.