Egunaren zurrunbiloa noiz apalduko daude Ana, Rakel eta Migel, patxaran gozotan hirurei eusten dien sarea ehuntzen segitzeko. Idi buru bat dute zelatan —gorputz gaixo baten itzala ilunpean—, eta distantzia gutxira dute Paradise, desira ukatuen dantzaleku, gela erreserbatu eta moketazko hormekin; eta baita hiria ere, lagunarte berri, arrotz denaren aire urduri eta modernitatearen lokalizazioekin.
Mundu bat kabitzen da Gloria tabernako azuleju gorri eta gainazal koipetsuen artean, eta denboraren ate ezberdinetatik sartuko da irakurlea bertara kontakizun honetan. Jendea da haren zimendu, eta konplizitate uneek, isildutako bortxa-markek, lanordu konpartituek zein elkarrizketa tarteka mutuek epeldu bezala erreko dituzte habe horiek, beste batzuk eraikitzeko, akaso. Iragan hurbil baten hitzezko filmatze bat dakar Nerea Ibarzabal Salegiren estreinako nobelak.
lo he leido pq lo recomendó hofe en un podcast me ha gustado, es cortito y costumbrista, pero ha habido partes en las que he perdido el hilo pq está escrito en hika y además ha sido mi primera novela en euskera
Nerea Ibarzabalena lehena eta azkena ez izatea espero dut. Tabernako tirabirak kontatzdn ditu, eta garai bateko izkutatu beharrak, sexualitatea, sentimenduak eta emozioak. Izaera gogorreko ezkontideak, lanerako bakarrik. Eta horren inguruan berarekin ematen dituztenak. Denboran jauziak eginez kontatzen du istorioa, horrela lortzen du mugimendua, denborarik pasatzen ez den taberna eta bizimodu horretan. Deskribapenak zoragarriak, sentsibilitatez jositakoak. Ederra!
Liburua ondo idatzita dago, baina ez dut batere konektatu istorioarekin. Pertsonaiak eta kontakizuna urrunak egin zaizkit, ez dakit. Gehiago espero nuen.
Creo que de momento va a ser mi ultimo intento con las novelas en euskera. Escrito de una manera muy bonita, pero en realidad no cuenta ninguna historia.
“behean daude denak, prest, bizitzarako prest, eta Rakel ez. Erdibidean bizi da, damu zaharrez eginiko ohean, eta aukeratzekotan, beti aukeratzen du bezperakoa izatea.”
“Rakelek ere nahi luke hasieratik hasi, iturburu hotzetik salto egin harri malkartsuetan behera, itsasoratze bat aukeratu agian, baina ezin du. Etxe-tarte hau zain dauka beti.”
“Ana zabaldu egin da mostradore gainera eroritako ur putzu baten moduan eta ezin da atzera inon gorde, ez eskuekin batu.”
Taberna bat, herri txiki batean. Hiru protagonista, euren bizipenen motxilarekin. Denboran atzera eta aurrera, oroitzapenak nola, hara-hona zirimolan, bizipen-txatalekin osatutako kontakizun aberatsa, idazleak aitortzen duen memoria linguistikoari arreta zorrotza eskainiz.
Kosta egin zitzaidan kontakizunean, idazkeran, erritmoan sartzea. Erabat harrapatu nau kontakizunak, idazkerak, erritmoak.
Familia euskaldun esteriotipatuaren aitzakia hartuta, istorio motela, iluna, isilean gordetako emozioez blaitua eta itxaropen gutxikoa jorratzen du Nerea Ibarzabalek. Hizkuntza zaindua kenduta, luze egin zaizkit ehun eta larogeita hiru orrialdeak, kostata konektatu ahal izan baitut nigandik hain urruti dauden pertsonaiekin.
Me ha gustado mucho la manera en la que está escrito, pero no me ha gustado la historia; no he conectado con ningún personaje. En resumen, y según mi opinión personal, es una historia que carece de sentido y me ha dejado muy indiferente e insatisfecha. No pretendo ofender a nadie con mi comentario; solo estoy compartiendo mi percepción.
Muy buena novela. Costumbrista e íntima, que ahonda en el día a día de la familia que lleva el Bar Gloria. Resulta interesante la narración no lineal y la profundidad de los personajes, a pesar de la brevedad de la novela.
tengo q releerlo cuando me encuentre ok pq el final no me ha penetrado en el cerebro. pero me ha parecido muy bien escrito solo que muy triste, acabado tal vez un poco de sopetón
Taberna bateko jabe eta langileen joan-etorriak oso modu samurrean kontatuta. Deskribapenak ukitu metaforikoez josita, ilunari argia eman dio Nereak, maisutasunez.
He leído la versión en castellano, me ha gustado mucho, la historia de una familia que podría ser aburrridisima pero consigue enganchar con una escritura rápida e inteligente. Los personajes me encantan. Nadie es bueno y malo, sino sencillamente son. Quizás lo único es aprovecharía más el recurso del pueblo y el entorno. Hay momentos que parece que puedes oler el río, y me parece muy interesante usar ese elemento! Increíble que una escritora tan joven sea tan sólida. De hecho, lo leí después de uno de Han Kang…y me gustó infinitamente más Bar Gloria