Haurra zela sexu-abusu bat pairatu zuen Lidek, etxean bertan, Donapaleun. Gertakaria memoriaren zoko batean erdi baztertua eduki du urtetan, baina gaztaroan, Baionan bizi dela, trumilka datozkio irudiak gogora. Oroitzapenetik askatu nahian, sexura joko du ihesbide bila, drogara, plazerera, sorgortasunera… Baina Piztia hor da beti, eta ez du bakerik eman nahi. Gai mingarria hautatu du Maddi Ane Txoperenak bere bigarren eleberria ontzeko, sarritan ezkutuan gorde nahi izan dena, tabuaren izarapean estali, baina mina sufritu duenak ezin ahantzi, isiltasunaren bidez ezin gizartearen zauriak itxi. Kontaketarako trebeziaz eta hizkuntzaren menderatzeaz gain, gaiaren gaineko ezagutza sakona eta sentiberatasun fina erakusten dizkigu egileak.
Sexu-abusuen gaia oso konplexua da eta biktima bakoitzak era batera bizi izan du eta ondorio edo portaera ezberdinak egon daitezke pertsona batetik bestera. Eleberri honetan oso sakonki erakusten da umetan holako egoera bizi izan zuen emakume baten bizitza eta bere besteekiko harremanak. Gai deserosoa izanda ere, asko gustatu zait pertsonaia ulertzea eta bere ikuspuntua ezagutzea, bai barrutik, lehenengo pertsonan egiten duenean, zein kanpotik, hirugarren pertsonan dauden pasarteetan hala bizi baitituzte esperientzia txarrak biktima askok.
Hiru eta lau izarren artean dudan, edertasunez idatzita dago, baina narratzaile aldaketak nahasgarriak iruditu zaizkit eta amaiera bestelakoa espero nuen.
bere ahotsa biziki hunkitu nau, lekuek duten garrantzia, hizkuntzaren erabilera... noizbehinka kostatu egin zait haria jarraitzea baina liburuaren argi-ilunak eta konplexutasuna gustatu izan zaizkit
Kontraste handia igartzen dut txoperenak edertasunez idazteko duen gaitasuna eta egitura edo tramak duen sendotasun faltaren artean. Nire ustez, kontakizunaren azken herenan istorioak sendotasuna galtzen du eta oso konbentzigarria ez den moduan ixten da. Egia da, dana dala, bizitzak pertsonaiei planteatzen dien arazoekiko autoreak ikuspegi errealista mantentzen duela, kontraesanez beterikoa, konplexua. Tartean hizkuntza sinbolikoa erabiltzen duten pasarte aipagarriak eta erlazio afektiboetan ematen diren botere-maitasun erlazioei buruzko gogoeta oso interesgarriak topa ditut.
“ONGI gogoan dut noiz azaldu zidan amak zer zen antsietatea. [...] Orain ohartzen naiz amak eufemismoz hitz egin zidala, umea nintzelako menturaz. Ez zidala aipatu, adibidez, eguneko edozein mementotan erasan diezazukeela gaitzak, baita lagunekin baso bat edaten ari zarelarik ere. Are, horri buruz pentsatzeak sor diezazukeela sentitzea bera. Eta hilko zarela pentsatzen duzula, batzuetan. Ez: badakizula hil eginen zarela; hantxe, istantean. Itoa. Edo bihotzekoz. Baina hiltzea, memento horretan, gutienekoa iruditzen zitzaidan.”
Asko gustatu zaidan arren, beste amaiera hobeago bat merezi duela uste dut. Idazleak, amaieran, Mikel hiltzeko erabakia hartzen du, agian Lideren arazoak konpontzen zaiatzeko(oraindik trauma badu ere) edo agian istorioari amaiera bat emateko. Baina nik (Mikel bizirik egongo balitz) Lidek egongo lukeena irakurtzea gustatuko litzaidake. Salatuko zuen? Sinestuko zioten? Zer gertatuko zen bi familien hartean? Hala ere, liburua ona dela aitortu behar da, sakonki aurkezten ditu pertsonaiak.
This entire review has been hidden because of spoilers.
Sexu-abusuen gaia oso modu sakonean eta benetakotasun handiarekin lantzen du. Noski, pertsona bakoitzaren kasua desberdina dela kontuan hartuz. Tarteka pertsona edo denbora aldaketekin nahastuta ibili naizen arren (agian kasu hauekin ere hala gertatzen da batzuetan) asko gustatu zait. Esaldiak batzuk gordetzen joan naiz nire koadernoetan. Gomendagarria, ulertzeko, sentitzeko, isilean duzunari hitzak jartzeko, lagunekin hitz egiteko...
2,5. Ez dut ondo ulertu zelan egiten duen narratzaileak lehen pertsonatik hirugarrenera saltoka. Ez dut protagonistaren barnean sartzea lortu eta horrek irakurketa pisutsu egin du. Halere, zorionak eginiko lanagatik!
Beste gauza bat espero nuelako edo, ez zait liburua gustatu. Ados zaila izatea gai hauen inguruan idaztea, baina oso liburu kaotikoa iruditu zait eta momentu askotan istorian kohesio eta koherentzia hutsuneak nabaritu dizkiot. Bat-bateko narratzaile aldaketek ere ez dute ulermenean lagundu.