Saiakerak behar omen lukeen hoztasunaren kontra, bero bezain sutsu ekin dio autoreak euskal letren ajeak identifikatzeari eta haientzako soluzioak proposatzeari, eta berotasun horri esker orriak irentsiz darama irakurlea. Debatea piztu nahi duen liburua eta zalantzarik gabe zeresana emango duena.
Edukia ahaztuz gero, ondo irakurtzen da, Irati idazle handia delako. Edukia ordea... Benetan ezagutzen du Iratik euskal literatura? Hain da arrotza deskribatzen duena, hain urrun nik dudan esperientziatik, eta hain da iraingarria... Euskal literatura ez irakurtzeko argudioak eman nahi izan dizkigu euskaldunoi? Jendeak euskaraz ez irakurtzeko aski aitzaki ez bali bezala... Oso bidegabea eta faltsua, nire uste apalean, eta bere buruari eraikitako aldarea.