Bikote harremanak aztertzen ditu Lertxundik eleberri honetan. Gehienetan, botere harreman bihurtzen dira harreman horiek, eta gaur egungo edozein egunkari hartzea nahikoa da ikusteko ez dela gutxitan gertatzen boteretsuenak bere boterea baliatzea ahulena umiliatzeko eta tratu txarren bidez otzantzeko.“Galdetzen dut: hitzekin —nire hitzekin, alegia— jaso dezaket emakumearen izaeraren isla bat, ez dakit zehatza, baina zehaztasunera hurbilduko dena?”. Honela aipatzen du eleberri honetako narratzaileak bere kezka, Rosaren barruan sartzeko gai izango den edo ez azaltzeko unean. Eta esan behar da maisutasun handiz lortzen duela eleberri honetako pertsonaia nagusiaren barne azpilduretan sartzea. Izan ere, generoko elementuak erabiltzeaz gainera –nobela beltzaren elementuak, intrigarenak…–, gaur gaurko kontakizun bat eraiki du Lertxundik, hizkera bizkor batean, eta gardentasun hotz bizi batez
Ez ditut oso ondo ulertzen puntuazio baxuak... Suposatzen dut pertsona batzuk ez dutela protagonistarekin konektatu, bizitza oin-puntetan igarotzearekin. Liburua institutuan irakurri nuen lehenengo aldiz eta asko gustatu zitzaidan. Urte batzuk beranduago bigarren aldiz irakurri nuen, tratu txarrak jasan ondoren. Bigarren aldi honetan izan zen benetan liburua bere osotasunean ulertu ahal izan nuen momentua. Gordina eta polita.
Gure gizartearen alderdi latzenaren eta emakumeok bizitzen ditugun egoera injustuen irudikapen gogorra. Lertxundik lortzen du pentsamenduak astintzea eta hausnarketa sakona egitea irakurtzerakoan. Esan dezakedan bakarra: GORA BORROKA FEMINISTA!