Vuelan, nadan, reptan y rugen poéticamente. En estos versos divertidos y juguetones habitan conocidas criaturas que nos sorprenderán con su ingenio y originalidad. Los protagonistas de “Bichopoemas y otras bestias”, galardonado con el Premio Euskadi de Literatura 2017, son conocidas criaturas -desde el búho al león, pasando por el pulpo o la culebra- que habitan en la tierra, el agua y el aire. Agrupadas en versos “voladores”, “acuáticos”, “reptadores” y “rugidores”, la rima juguetona y el ritmo pegadizo de estas composiciones invitan a ser recitadas y cantadas colectivamente, en familia o en las aulas. Estos versos destacan por su musicalidad, las onomatopeyas que reproducen los sonidos de los animales y juegos de palabras a base de concatenaciones, diálogos poéticos, acrósticos, repeticiones y otros recursos literarios. La diversión y el sentido lúdico de la poesía están servidos en estas páginas, donde también se presentan aspectos de la vida cotidiana con imaginación, ingenio y sentido del humor.
“Xomorropoemak eta beste piztia batzuk”, animalien gaia oinarritzat hartuta, imaginazioarekin eta hitzen soinuekin jolasten duen poemen bilduma original bat da. Ahozgora irakurtzeko, norberak bere buruarentzat kontatzeko bai eta kantatzeko aukera ematen digute.
Liburuaren estetikotasunaren aldetik, ilustrazio eta koloreen aukeraketak, oso ondo zainduta eta landuta daude, izan ere, hauek, poemen zentzua ulertzen laguntzen digute.
4 pasarte nagusitan banatzen den bilduma da, eta pasarte horietako bakoitza animalia bakoitza sailkatzeko erabiltzen du. Bestetik, poemei dagokionez, luzera, umore, erritmo, soinu eta esanahi ezberdineko narrazioak aurki ditzazkegu.
Bilduma hau, adin guztietako jendearentzat aproposa da, ez baitago zailtasunik ulermen ez hizkuntza aldetik. Familia giroan gozatu daitekeen poesiaz josita dago. Gainera, poesia eta umeen mundua uztartzen diu, izan ere, betidanik pentsatu da poesia abstraktuegia dela eta umeen irisgarritasunetik urrun dagoela. Hala ere, poema liburu honek guztiz kontrakoa adierazten digu; poesiak ez duela adinik.
Beraz, poema, ilustrazio eta zaindutako ezaugarrien elkarrekintzak, poemen bilduma entretenigarri eta deigarri bat sortzea eragiten dute, pertsona mota guztientzako aproposak.
Poema ugariz betetako liburu bat da, gainera, liburu irakurterraza eta ulergarria da.
Literaturari begira, idazleak soilik poema solteak eskeintzen dizkio irakurleari eta bakoitzak bere istorio txikia du, beraz ezin dugu esan liburu edo lan honek balio literario handirik dezan. Baina poemen estiloari dagokionez, estilo errepikakorra izan ohi du zenbait istorio kontatzean. Ez dira poema oso luzeak eta haur baten ulermenari dagokionez, sinpleak dira. Estiloa gehienetan narratiboa dela esango genuke eta sinbolismoa ere aurki dezakegu. Ilustrazioak ere oso lagungarriak dira.
Umeei begira, liburu honi esker irakurmena lantzeaz gain, bizitzako irakaspenak eta mezu ezkutuak lantzen dituzte. Izan ere, poemek gai desberdin ugari jorratzen dituzte, imaginazioa landu eta hizkuntza aberatsa eskaintzen dituztenak.
Lan literario hau oso egokia da haurrentzat. Bertan, poemak hobeto ulertzen laguntzen dituzten ilustrazioa ugari ageri dira. Ilustrazio hauek benetakoak dirudite eta horrek sinesgarritasuna ematen dio liburuari.
Poemei dagokionez, mota askotako poemak ageri badira ere guztiek amankomunean badute zerbait, hain zuzen ere, guztietan azaltzen dira animaliak. Animalia hauek askotan, beste objektu batzuk azaltzeko erabiltzen dira. Animaliak izanik oinarri, haurrak erakartzen ditu, oso gustuko baitituzte.
Azkenik, lan honek emozioen gaia kudeatzeko eta lantzeko balio dezakela ohartu gara. Beldurra, barregurea, lotsa, tristura... bezalako sentimenduak adierazteko poemak lantzen ditu.
Liburu hau oso poema originalek osatzen dute eta irakurlearen arreta erakartzen dute estetikoki oso deigarriak direlako. Guztiek ez dute egitura bera, ezta luzera bera ere, eta, ondorioz, liburua dinamikoagoa da.
Olerkiak oso bitxiak dira eta horietako asko politak. Bakoitzak sentimendu eta balio desberdinak transmititzen ditu, eta horiek adierazteko modua aldatu egiten da poema bakoitzean.
Azkenik, umeentzat egokia iruditzen zaigu; izan ere, hasteko, olerkiak animalietan oinarritzen dira, eta haurrei hori deigarria egiten zaie, interesa sustatuz. Gainera, egileek hitz-joko asko erabiltzen dituzte, eta hori gustatzen zaie haurrei, soinua egiteko moduak atentzioa ematen dielako.
¡Qué lindo libro este! Lo compre de casualidad porque yo iba a comprar otro de la misma autora, pero que no estuvo disponible.
Es un libro de poesía, con la estructura común de la poesía, rimando y con melodía, los poemas menciona a animales y bichos, de ahí el nombre, lo cual lo hace muy divertido y remite a estos libros de textos que teníamos en la primaria.
Sin duda, es una excelente opción para niños y para adentrarse a la poesía, que a veces tiene fama de compleja.